XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken auzia

Gizonaren Semea eta aingeru guztiak Harekin bere aintza haunditan etortzen denean, bere jaun-aulki ospetsuan eseriko da; eta herri guztiak Haren aurrean bilduak izango dira.

Hark batzuk besteengandik bereiziko ditu, artzaiak ardiak ahuntzengandik bereizten dituen bezala: ardiak bere eskuin aldean ipiniko ditu; ahuntzak, berriz, ezker aldean.

Orduan erregek honela esango die bere eskuinekoei: Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; har ezazue, munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoen erreinua.

Gose baitnintzen, eta zuek jaten eman zenidaten; egarri nintzen, eta edaten eman zenidaten; arrotz nintzen, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik nintzen, eta ni ikustera etorri zineten; espetxean nengoen, eta Niregana etorri zineten.

Orduan zintzoek erantzungo diote: Jauna, noiz ikusi zintugun goserik, eta eman genizun jaten; edo egarri, eta edaten eman?

Noiz ikusi zintugun arrotz, eta etxean hartu; edo biluzik, eta jantzi?

Noiz ikusi zintugun gaixorik edo espetxean, eta joan ginen Zuregana?

Eta erregek erantzun eta esango die: Benetan diotsuet: Nire senide diren txiki hauetako bati egina, neuri egin zenidaten.

Orduan honela esango die ezkerrekoei: Alde niregandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren aingeruentzat prestaturik dagoen betiko sutara.

Gose bainintzen, eta ez zenidaten jaten eman; egarri nintzen, eta ez zenidaten edaten eman;(...)